Asteburuan bost positibo kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Berriatuan 4 kasu gehiago erregistratu dituzte, eta Lekeition bat. Momentuz, atzoko 20:00ak arteko datuen arabera, 91 positibo kasu daude erregistratuta Lea-Artibain eta Mutrikun. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban asteburuan 33 pertsona hil dira, eta sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (17.709) %83,1 dira.
Azken 24 orduetan Lekeition eta Berriatuan erregistratu dituzte COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak. Beraz, gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 91 positibo kasu daude erregistratuta:
- Lekeitio: 21 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Ondarroa: 20 positibo (barikuko datu berdina)
- Markina-Xemein: 18 positibo (barikuko datu berdina)
- Mutriku: 14 positibo (barikuko datu berdina)
- Berriatua: 6 positibo (4 gehiago asteburuan)
- Etxebarria: 4 positibo (barikuko datu berdina)
- Mendexa: 2 positibo (barikuko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (barikuko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (barikuko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (barikuko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (barikuko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (barikuko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 17.709kasu positibo zenbatu dituzte guztira (asteburuan 423 gehiago). Horietatik 438 ospitaleratuta daude (barikuan baino 55 gutxiago); horietatik 70 ZIUn (barikuan baino 7 gutxiago) eta 368 solairuko geletan daude (barikuan baino 48 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.666 positibo (145 gehiago asteburuan)/ ospitaleratutakoak 89 dira (-13)/hildakoak 353 (+4)
- Bizkaia: 10.033 positibo (219 gehiago asteburuan)/ ospitaleratutakoak 275 dira (-26)/hildakoak 793 (+27)
- Gipuzkoa: 3.010 positibo (59 gehiago asteburuan)/ ospitaleratutakoak 74 dira (-16)/hildakoak 277 (+2)
Pandemia hasi zenetik, guztira 1.423 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban (asteburuan 33 pertsona hil dira). Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (17.709) %83,1 dira.