Azken 24 orduetan ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun
21 positibogaz, Lekeitio da eskualde mailan positibo kasu gehien erregistratuta dituen herria. Atzetik datoz Ondarroa (20) eta Markina-Xemein (18). Lea-Artibai eta Mutriku mailan, Munitibar da positibo kasu bat bera ere erregistratu ez duten herria. Gipuzkoa osoan positibo kasu bat gehiago antzeman dute azken 24 orduetan.

Azken 24 orduetan Lekeition eta Berriatuan erregistratu dituzte COVID-19arekin kutsatutako kasu berriak. Beraz, gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 91 positibo kasu daude erregistratuta:
- Lekeitio: 21 positibo (atzoko datu berdina)
- Ondarroa: 20 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 18 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 14 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 6 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 4 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 17.840 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 131 gehiago). Horietatik 435 ospitaleratuta daude (atzo baino 3 gutxiago); horietatik 71 ZIUn (atzo baino 1 gehiago) eta 368 solairuko geletan daude (atzo baino 4 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.710 positibo (atzo baino 44 gehiago)/ ospitaleratutakoak 87 dira (-2)/hildakoak 354 (+1)
- Bizkaia: 10.119 positibo (atzo baino 86 gehiago)/ ospitaleratutakoak 274 dira (-1)/hildakoak 797 (+4)
- Gipuzkoa: 3.011 positibo (atzo baino 1 gehiago)/ ospitaleratutakoak 74 dira (=)/hildakoak 278 (+1)
Pandemia hasi zenetik, guztira 1.429 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban (atzo 6 pertsona hil ziren). Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (17.840) %83,6 dira. Probei dagokienez, esan dute orain arte Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 136.274 PCR eta 78.969 test azkar egin direla. “Atzoko 20:00ak arte 4.500 proba egin ziren”.