Merkatu Txikia egingo dute zapatuan Mutrikun, osasun neurriak hartuta
Merkatua 09:00etatik 13:00etara egingo da, Beheko Plazan. Ondokoek parte hartuko dute: Ekoalboraz, Ibiri, Antia, Iratxe lora denda eta Zortziko.
Zapatukoa [maiatzak 16] aurtengo lehenengo Merkatu Txikia izango da. Eta bizi dugun egoera dela eta, osasun neurri guztiak kontuan hartuta egingo dela esan dute. “Erosleen zein ekoizleen osasuna bermatzeko neurri guztiak hartuko dira”.
Merkatua 09:00etatik 13:00etara egingo da, Beheko Plazan. Barazkietan, ondoko ekoizleen produktuak egongo dira salgai: Ekoalboraz, Ibiri eta Antia. Loreetan, Iratxe lora dendak edukiko du salmahaia, eta eztia erosteko aukera ere egongo da (Zortziko).
Bertokoa jatearen garrantzia azpimarratu dute udal ordezkariek. “Osasunarentzat ohitura hoberena bertakoa eta sasoikoa jatea da! Zatoz larunbatean merkatu txikira!”