Lea-Artibain eta Mutrikun positibo kasu berririk antzeman barik jarraitzen dute
Bigarren egunez jarraian, eskualdeari dagozkion datuak berdinak izaten jarraitzen dute. Hori bai, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban positibo kasu berrien gorakada egon da. Hala, atzo 255 kasu gehiago erregistratu zituzten. Eta sendatu direnen ehunekoa goraka bazihoan ere, atzoko datuekin ia puntu bat jaitsi da (%82,8).
Azken 24 orduetan ere ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun. Gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 91 positibo kasu daude erregistratuta:
- Lekeitio: 21 positibo (atzoko datu berdina)
- Ondarroa: 20 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 18 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 14 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 6 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 4 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 18.095 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 255 gehiago). Horietatik 420 ospitaleratuta daude (atzo baino 15 gutxiago); horietatik 60 ZIUn (atzo baino 11 gutxiago) eta 360 solairuko geletan daude (atzo baino 8 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.766 positibo (atzo baino 56 gehiago)/ ospitaleratutakoak 85 dira (-2)/hildakoak 355 (+1)
- Bizkaia: 10.218 positibo (atzo baino 99 gehiago)/ ospitaleratutakoak 263 dira (-11)/hildakoak 806(+6)
- Gipuzkoa: 3.111 positibo (atzo baino 100 gehiago)/ ospitaleratutakoak 72 dira (-2)/hildakoak 281 (+3)
Pandemia hasi zenetik, guztira 1.442 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban (atzo 10 pertsona hil ziren). Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (18.095) %82,8 dira.