Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizkaiko Jubilatuen Elkarteak COVID-19ari aurre egiteko neurri gehiago hartzeko eskatu die agintari politikoei

Besteak beste, herritar guztiek erabiltzen dituzten guneetan ere maskaren erabilera derrigorrezkoa izatea eskatzen dute. Eskaerak Lehendakariari eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiari helarazi dizkie.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/14

“Pozten gara garraio publikoan maskarak nahitaez erabiltzeko eskatu izanagatik, baina gure ustez ez da nahikoa”, adierazi dute Nagusiak Bizkaiko Jubilatuen Elkarteko kideek. Kutsatuta dauden baina asintomatikoak direnen kopurua ezin denez jakin, herritar guztiek erabiltzen dituzten guneetan ere maskaren erabilera derrigorrezkoa izatea eskatzen dute. Eskaera hori Lehendakariari eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiari bideratu diote. “Lehendakaria Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arduradun gorena delako, eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko egoitzen eskumena duelako”.

Elkarteak Bizkaian 50.000 bazkide baino gehiago dituela gogorarazi dute. “Gure bazkideengana jo dugu egoeraren diagnostikoa eta ebaluazioa egiteko eta horren aurrean berehalako ekintzak proposatzeko”. Izan ere, koronabirusaren pandemia “izugarrizko ezbeharra” izan dela eta euren kolektiboan sortu duen hilkortasuna “onartezina” izan dela diote.

Gaineratu dute, pertsona nagusientzako Bizkaian dauden 155 establezimenduetan (egoitza publikoak, itunpekoak zein pribatuak) 10.500 egoiliar baino gehiago bizi zirela eta horietan heriotza asko erregistratu direla; “penagarria izan da”. Eta azpimarratu dute, hil diren horiek “gehienetan bakardadean joan direla”. Egoera oraindik ere ez dela amaitu diote, eta horregatik neurri gehiago hartzeko eskatu diete agintariei.

Hain justu, heriotza gehiago eragozteko hartutako neurri guztiak ongietorriak izango direla diote. “Heriotzak gelaraztea eskatzen dugu, baina, bereziki, osasun langileena, pertsona zaurgarriena eta adinekoena”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.