Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hauteskundeak uztailean egiteko "osasun bermeak" egon daitezkeela uste du Jaurlaritzak

Hauteskundeei buruzko bilera egin dute legebiltzarrean. EH Bilduren ustez, "erabakia hartuta dago, eta gaurkoa antzerkia izan da".

alderdi politikoak hauteskunde
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/14

Hauteskundeei buruzko polemikak aurrera darrai, eta gaurko batzarrean ere ez dute adostasunik lortu alderdi politikoek. Data ofizialik ez dute eman, baina oposizioaren ustez, uztailean egitea erabakita dauka Jaurlaritzak. Komunikabide batzuk zabaldu dutenez, uztailaren 12a edo 19a izan daitezke hauteskundeetarako data posibleak (hauteskunde deialdiak 54 eguneko epearekin egin behar dira).

Eusko Jaurlaritzaren ustez, hauteskundeak uztailean egiteko “osasun bermeak egon daitezke”, eta orain da hori aztertzeko unea. “Zentzuzkoena eta arduratsuena aukera hori orain hausnartzea da. Garaiz ez bada egiten, eta udazkenean hauteskunde deialdia eragozten duen atzerapausoa ematen bada, legegintzaldiaren epe mugaren barruan aukera barik geratuko ginateke”, azaldu du Josu Erkoreka bozeramaileak. Hori gertatuz gero, instituzioak egoera “prekarioan eta muturreko behin-behinekotasunean” geratuko liratekeela gaineratu du, “beharrizan gehieneko momentuan, legeak egiteko botere edota gaitasunik barik”.

Haren berbetan, beharrezko neurriak hartzen badira, datozen hilabeteetarako aurreikuspena pandemia urritzea da, eta beraz, hauteskundeak egin ahalko lirateke: “Osasun datuen bilakaera positiboa da Euskadin, eta aukera ematen du jarduera guztien berreskurapena planifikatzeko”.

Lehendakariak hauteskune deialdia hartzeko beharrezkoak diren hiru berme nabarmendu ditu gaurko batzarrean: Epidemia kontrolatzeko eta osasun gaitasuna bermatzeko bermea, botoa emateko eskubidea gizarte osoari eskuratzeko aukera eman dioten zerbitzu publiko guztiak izateko bermea eta herritar guztientzako kanpainaren eta hauteskunde egunaren segurtasuna babesteko planaren bermea.

EH Bilduren ordezkari moduan, Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte egon dira gaurko batzarrean, eta irtendakoan Otegik esan du Urkulluk erabakia “hartuta daukala, eta hau antzerki bat” izan dela: “Zoritxarrez interes elektorala eta beste mota batzuetako interesak inposatu dira. Arduragabekeria izugarria da, jendea ez dagoelako hauteskundeetan pentsatzen.” Erkorekak erantzun du erabakia ez dagoela hartuta, eta Lehendakariak iritzi guztiak entzun eta aztertuko dituela eta ondoren erabakia hartuko duela eta herritarrei jakinaraziko diela.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak berretsi du ez dela hauteskundeei buruz berba egiteko momentua, eta itxaron egin beharko litzatekeela: “Ez ohiko egoera honetan ez dago hauteskunde girorik”.

EAJk alarma egoera luzatzearen aldeko botoa “ematearen truke, Sanchez-Iglesias tandemak Urkulluri hauteskundeak egiteko bedeinkapena” eman ziola kritikatu du Carlos Iturgaitz PP+C’s-eko lehendakarigaiak.

Andoni Ortuzar jeltzaleak adierazi du lehendakariak hartuko duen erabakia “oso zorrotza eta zuhurra” izango dela.

Eusko Jaurlaritzaren helburua Legebiltzarra lehenbailehen eratzea da. Bozeramaileak egin beharreko lanak zerrendatu ditu: Premia berrietara egokitutako aurrekontua onartzea, DSBE erreformatzea, Lanbideren erreformari ekitea eta sektore ekonomikoei, merkataritzari, ostalaritzari, enpresa txiki eta ertainei, lehen sektoreari edo lehiakortasunari laguntzeko legeak onartzea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.