Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aurtengo udan ere, aparkaleku zerbitzua edukiko dute lekeitiarrek

Osasun alarma dela eta, gune berririk ezin dutela zabaldu jakitera eman dute; beraz, iaz bezala, 6 gune egongo dira.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/05/18

Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean, herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua jarriko du martxan Lekeitioko Udalak. Urtero modura, udaldian Lekeitiotik kanpo lan egiten duten herritarrek herrira bueltatzean euren autoa aparkatzeko aukera gehiago izatea du helburu egitasmoak. 

Osasun alarma dela eta, gune berririk ezin dutela zabaldu jakitera eman dute, beraz, iaz bezala, 6 gune egongo dira. Denetara, 553 aparkaleku edukiko dituzte eskura herritarrek. 

Argitu dutenez, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, iazko pegatina daukaten autoak baimenduta egongo dira, aurten ere, eta ez dute izena eman beharko. “Aurreko urteetan zerbitzuaren erabiltzaileak izan direnak baina pegatinarik ez dutenak eta alta berriek, berriz, baimen pegatina eskatu beharko dute”. Txartela lortzeko udaltzaingora joan behar da, maiatzaren 25etik aurrera, ondorengo ordutegian: astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Horrez gain, mezu bat ere bidali daiteke, eskaera eginez, bertakoak@lekeitio.eus helbide elektronikora. Txartel berriak 2020-2021 denboraldirako izango dira eta 3 euroko prezioa izango dute.

Lekeitioko bizilagunetatik gain, herrian enpresa bat dutenek edota berton lan egiten dutenek ere aparkaleku zerbitzuaren onuradun izateko txartela eskatu ahalko dute. Eskaerak egiteko epea eta lekua aste honetan zehaztu eta jakitera emango du udalak.

Hauek izango dira guneak:

  • Paskual Abaroa etorbidea 26-bisetik Talara, eta San Juan Talako.
  • San Andres, Eusebio Maria de Azkue, Piedade, San Bixente Ferrer eta Basoaldea.
  • Zumatzeta, Buenaventura Zapirain, Otxoa de Urkiza eta Agirre Solarte 1etik 17ra.
  • Aldamiz Etxebarria 22, 24 eta 26 eta Letraukua 8 eta 9.
  • San Antolin eta Carlos Solano kaleak osorik.
  • Txatxo Kaia kalean plaza eta portuaren arteko gunea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.