Positibo berriak erregistratzen jarraitzen dute Lekeition
Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta; asteburuan kasu berri bat antzeman dute Lekeition. Hain zuzen ere, Lekeitio da eskualde mailan kutsatu gehien erregistratu diren herria. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,74 dela diote, eta sendatu direnak %86,2 direla esan dute.
Eusko Jaurlaritzak daukan datuak emateko modu berriaren arabera, asteburuan positibo kasu berri bat erregistratu dute Lea-Artibain eta Mutrikun. Hain zuzen ere Lekeition antzeman dute kasu berria, eta domekan [maiatzak 17] erregistratu zuten. Guztira, beraz, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta. Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 22 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, Jaurlaritzak datuak emateko sistema aldatu duenez, ezinezkoa da jakitea lurralde bakoitzean zenbat positibo kasu erregistratu diren pandemia hasi zenetik. Orain, PCR proban positibo eman dutenak soilik zenbatzen dira:
- Araba: 2.972 positibo
- Bizkaia: 7.555 positibo
- Gipuzkoa: 2.312 positibo
Ospitaleratutakoei dagokioenez, soilik ZIUn daudenen datuak ematen dituzte. Atzora arteko datuen arabera, beraz, 48 pertsona daude ZIUn. Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,74 dela diote.
Guztira, pandemia hasi zenetik 16.203 pertsona sendatu dira (%86,2). Oraindik sendatu ez direnak 1.129 dira (%6), eta hildakoak 1.467 (%7,8).