Alarma egoera bi astez luzatzea onartuko du Espainiako Kongresuak
Pedro Sanchez buru duen gobernuak hilabeteko luzapena eskatu nahi zuen bihar Espainiako Kongresuan [maiatzak 20]. Baina Ciudadanosekin akordioa lortu eta gero, bi asteko luzapena onartzeko bozketa bihar eguerdian egingo da.
Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek alarma egoera luzatzeko eskatuko dio bihar [maiatzak 20] Espainiako Kongresuari. Izatez, Sanchezen asmoa zen hilabeteko luzapena eskatzea. Azkenean, baina, asmo hutsean gelditu da hori. Eta Ciudadanosekin akordioa lortu eta gero, beste bi asteko luzapena eskatuko du Sanchezek Kongresuan; ekainaren 7ra arteko luzapena izango da. Dena dela, horrek ez du kentzen aurrerago Sanchezek beste bi asteko luzapena eskatzea.
Ciudadanosek ezezkoa eman behar zion Sanchezen hilabeteko luzapen eskaerari; Ciudadanosek esan dio hamabost eguneko luzapena negoziatuko duela, ez hilabetekoa. Momentu honetan indarrean den laugarren luzapena ere Ciudadanosen botoei esker lortu zuen Sanchezek. Ordura arte, ERCrekin babesarekin lortu zuen alarma egoera onartzea.
Bozketa bihar [maiatzak 20] eguerdian egingo dute Espainiako Kongresuan.