Zubiaren eraberritze lanen zatirik handiena eginda dago. Osasun larrialdiak lanak zer edo zer atzeratuko baditu ere, uda amaierarako edo udazkenaren hasierarako zubia bere lekuan egotea aurreikusten dute.
Datuek joera positiboa erakusten dutela adierazi du Nekane Murgak: "Gero eta test gehiago egiten ditugu, kasu berri gutxiago hautematen dira, kasu berrien jarraipena plan martxan dago eta pixkanaka jarduera asistentziala berreskuratzen ari gara".
Maskaren erabilera derrigortzen duen agindua datozen egunetan argitaratuko dute, eta orduan emango dituzte xehetasunak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herritarrak herrialdean zehar ibil daitezke jada.
Atzo bezala, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratu dituzten positiboak 93 dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailan, atzo hiru pertsona hil ziren. Hiru lurraldeetako datuak kontuan hartuta, RO 0,75 dela diote (atzo baino 0,01 altuagoa).
15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak izango dira onuradunak.
Markina-Xemeingo eta inguruetako 150 gaztek parte hartzen duten ekimena egitea ezinezkoa dela azaldu du Xemein Astialdi Taldeak.
Pedro Sanchez buru duen gobernuak hilabeteko luzapena eskatu nahi zuen bihar Espainiako Kongresuan [maiatzak 20]. Baina Ciudadanosekin akordioa lortu eta gero, bi asteko luzapena onartzeko bozketa bihar eguerdian egingo da.
Zerbitzua hitzordua duten herritarrei soilik eskainiko diete, eta beti ere osasun neurri guztiak hartuta.
Bidea egokitu eta belarrak moztuko dituzte. Lanek hiru hilabete inguru iraungo dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Garbigune mugikorrak ere maiatzaren amaieran hasiko dira zerbitzua ematen.