Azken orduetan ez dute positibo kasu berririk erresgitratu Lea-Artibain eta Mutrikun
Atzo bezala, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratu dituzten positiboak 93 dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailan, atzo hiru pertsona hil ziren. Hiru lurraldeetako datuak kontuan hartuta, RO 0,75 dela diote (atzo baino 0,01 altuagoa).
Azken orduetan ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun; Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 19] 08:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta (atzoko datu berdina). Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 22 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, Jaurlaritzak datuak emateko sistema aldatu duenez, ezinezkoa da jakitea lurralde bakoitzean zenbat positibo kasu erregistratu diren pandemia hasi zenetik. Orain, PCR proban positibo eman dutenak soilik zenbatzen dira:
- Araba: 2.975 positibo (+3)
- Bizkaia: 7.531 positibo (+12)
- Gipuzkoa: 2.312 positibo (atzoko datu berdina)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, soilik ZIUn daudenen datuak ematen dituzte. Atzora arteko datuen arabera, beraz, 45 pertsona daude ZIUn (atzo baino 3 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,75 dela diote (0,01 altuagoa).
Guztira, pandemia hasi zenetik 16.387 pertsona sendatu dira (%86,7). Oraindik sendatu ez direnak 1.039 dira (%5,5), eta hildakoak 1.470 (atzo 3 pertsona hil ziren).