Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaurlaritzak bigarren fasera pasatzeko eskaria egin dio Espainiako Gobernuari

Datuek joera positiboa erakusten dutela adierazi du Nekane Murgak: "Gero eta test gehiago egiten ditugu, kasu berri gutxiago hautematen dira, kasu berrien jarraipena plan martxan dago eta pixkanaka jarduera asistentziala berreskuratzen ari gara".

Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/19

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako “egoera epidemiologikoa eta asistentziala ona” dela eta “zaintza eta kontrol neurriak hartzen ari direla” argudiatuta, Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali zion atzo [maiatzak 18] Espainiako Osasun Ministerioari.

Gaurko [maiatzak 19] Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Espainiako Osasun Ministeriora bidalitako proposamenaren edukia azaldu dute Nekane Murga Osasun sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak.

“Zerra hortzak gorabehera”, datuek joera positiboa erakusten dutela adierazi du Murgak: “Euskadin gero eta test gehiago egiten ditugu, kasu berri gutxiago hautematen dira, kasu berrien jarraipena plan martxan dago eta pixkanaka jarduera asistentziala berreskuratzen ari gara. Egoera, beraz, hobea da; tendentzia positiboa da. Euskadi pixkanaka aurrera egiteko prest dagoela uste dugu. Bigarren fasean COVID gabeko ospitale gehiago egoteko lan egingo dugu”. Epidemiarako Zaintza eta Kontrol Planaren helburua kasu berriak garaiz identifikatzea, hauen eta kontaktu estuen jarraipena egitea, eta pandemiaren ibilbidea monitorizatzea dela gogora ekarri du sailburuak.

Nabarmendu du erkidegoak arlo epidemiologikoan eta asistentzian duen gaitasuna “oso garrantzitsua” dela, eta honako datuak eman ditu: 10.000 biztanleko ZIUko 2,8 oheko tasa edo 38,9 ospitaleratze-oheko tasa du; milioi biztanleko 73.900 PCR test baino gehiago egin dira (maiatzaren 16an). “Horrek Euskadi Europako batez bestekoaren gainetik kokatzen du; Euskadiko R0 indizea bataren azpitik dago eta, maiatzaren aste batetik bestera, kasu berrien kopurua heren bat jaitsi da”, argudiatu du.

Bestalde, Tapia sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza alde biko lanean ari da lehen fasetik 2. faserako bilakaeran, eta Espainiak probintzia eta lurralde guztietarako ezarriko dituen behin betiko baldintzak oraindik ezagutzen ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko helarazi dizkio Espainiako Gobernuari datorren astelehenean [maiatzak 25], hasiko den 2. faserako egokiak iruditzen zaizkion ezaugarri eta neurriak. Momentuz ez dute jaso Espainiako Gobernuaren erantzunik.

Hamar proposamen zerrendatu ditu Tapiak:

  1. Gune itxi guztietan eta 2 metroko distantzia gorde ezin den lekuetan maskarak erabiltzeko gomendatzea. (Merkataritza guneak, dendak,…)
  2. Kultura eta aisialdi jarduerak:
    • Espazio itxietan, edukiera % 50ekoa izango da: museoak, kultur etxeak, antzokiak, zinemak, etab.
    • Espazio irekietan, 500 lagunentzako edukiera izango da gehienez ere; publikoa eserita egongo da, eta distantziak zein gainerako segurtasun neurriak bermatuko dira.
    • Kultur jarduerak ekainaren 1etik aurrera hasiko dira programatzen
  3. Ostalaritzan eta jatetxeetan % 50eko edukiera barrualdean, eta terrazetan mahaien edo mahi multzoen artean 2 metroko distantzia bermatzea. Zerbitzua, beti, eserita.
  4. Denda eta merkataritza guneetan % 50eko edukiera, maskara erabiltzea gomendatuz.
  5. Turismoa: Turismo aktiboa eta natura-turismoa (mendi-ibiliak), enpresa bitartekari bat erabiltzeko obligaziorik gabe zabaltzea.
  6. Etxebizitza pribatutan eta espazio pribatutan bilerak egiteko azalpenak.
  7. Hezkuntza, maiatzaren 25etik aurrera hezkuntza-jarduera presentziala hastea:
    • DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako, eta Lanbide Heziketako gradu guztietako 1. eta 2. mailetako ikasleen hezkuntza-jarduera presentziala.
  1. Egoitzak: Zentro soziosanitariotan bizi diren pertsonak bisitatzen uztea. Pertsona eta egun bakoitzeko bisita bat, gutxienez, bermatzeko gomendatzea, baina egoera baloratuz, eta pertsona bakoitzaren beharrak eta zentroko egoiliar guztien segurtasuna lehenetsiz.
  2. Azoka esparruak eta antzekoak: urruntze sozialeko neurriak errespetatuz sartzeko probak eta azterketak egiteko zabaltzea.
  3. Hezkuntza pribatuan, adibidez, Euskaltegietan, hizkuntza eskoletan eta akademietan ikastegietako ikasgelatan edukiera mugatuarekin, urruntze sozialeko neurriekin eta higiene neurriekin jarduerara itzultzeko aukera. Euskara-mailak frogatzeko azterketak egitea (HABE).
Erlazionatutako edukiaMaskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bi metroko tartea gorde ezin denean

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.