Laugarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun positibo berririk erregistratu barik jarraitzen dute
Eskualdean erregistratu zuten azken positibo berria joan den asteko domekan [maiatzak 17] antzeman zuten, eta Lekeitioko kasu bat zen. Lurraldeka aztertuta, azken 24 orduetan Araban (4) eta Bizkaian (8) erregistratu dituzte positibo kasu berriak. Gipuzkoan, aldiz, bigarren egunez jarraian ez dute kasu berririk antzeman. Ospitaleratutakoen kopuruak behera egiten jarraitzen du. R0 0,59an kokatu da.
Azken orduetan ere ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun; Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 22] 00:00ak artekoak dira. Laugarren egunez jarraian ez dute positibo berririk antzeman eskualdean; azken positibo berria joan den asteko domekan [maiatzak 17] erregistratu zuten Lekeition. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu erregistratu dituzte. Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 22 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 21] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 2.994 positibo (+4)
- Bizkaia: 7.558 positibo (+8)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (atzoko datu berdina)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 36 pertsona daude ZIUn (atzo baino 2 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,59 dela diote (atzo baino 0,10 baxuagoa). Alor horretan, datuek beherantz egiten jarraitzen dute.
Guztira, pandemia hasi zenetik 17.098 pertsona sendatu dira (%88,8). Oraindik sendatu ez direnak 669 dira (%3,5), eta hildakoak 1.487 (atzo 4 pertsona hil ziren).