Positibo kasu berri bat erregistratu dute Lekeition
Eskualdeko gainerako herrietako datuak ez dira aldatu astebeteko epean. Lekeitio da Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu gehien erregistratu duten herria (23). Asteburuan 26 kasu gehiago erregistratu dituzte Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan ez dute kasu berririk antzeman.
Zapatuan [maiatzak 23] erregistratu zuten positibo kasu berria Lekeition. Gainerakoan, beste herrietako datuak ez dira aldatu astebeteko epean. Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 25] 00:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 94 positibo kasu erregistratu dituzte; Munitibarrek erregistratutako kasu bakar bat bera ere eduki barik jarraitzen du. Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 23 positibo (1 gehiago asteburuan)
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 25] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.000 positibo (+6)
- Bizkaia: 7.576 positibo (+20)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 33 pertsona daude ZIUn (3 gutxiago asteburuan). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,69 dela diote (asteburuan 0,10 igo da).
Guztira, pandemia hasi zenetik 17.417 pertsona sendatu dira (%89,8). Oraindik sendatu ez direnak 475 dira (%2,5), eta hildakoak 1.500 (asteburuan 13 pertsona hil dira).