Pandemia hasi zenetik, Lea-Artibai eta Mutrikuko osasun eremuetan zazpi herritar hil dira COVID-19aren ondorioz
Hamabigarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute kutsatu berririk antzeman. Eskualde mailan, gaur gaurkoz, Munitibar da pandemia hasi zenetik kutsatu bakar bat bera ere erregistratu ez duten herria. Lurraldeka, atzo 5 kasu berri erregistratu zituzten, 3 Araban eta 2 Bizkaian. Lakuan gaur minutu bateko isilunea egin dute COVID-19aren ondorioz hildakoak omentzeko.
Hamabigarren egunez, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute kutsatu berririk erregistratu. Bestalde, Osasun Sailak emandako datuen arabera, pandemia hasi zenetik, COVID-19agatik 7 herritar hil dira Lea-Artibai eta Mutrikuko osasun eremuetan: 3 Ondarroan, 2 Markina-Xemeinen, 1 Lekeition eta 1 Deban (Mutrikuren osasun eremua). Guztira, pandemia hasi zenetik 94 positibo erregistratu dituzte eskualdean:
- Lekeitio: 23 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [ekainak 5] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.019 positibo (3 kasu gehiago azken 24 orduetan)
- Bizkaia: 7.617 positibo (+2)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur [ekainak 5] goizaldera arteko datuen arabera 21 pertsona daude ZIUn (atzo baino 1 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,76 dela diote (atzo baino 0,02 altuagoa).
Gaurko [ekainak 5] datuen arabera, guztira, pandemia hasi denetik 16.853 pertsona sendatu dira (%84). Oraindik sendatu ez direnak, aldiz, 1.639 dira (%8,2), eta hildakoak 1.564 (azken orduetan 3 pertsona hil dira).
Gaur, baita ere, minutu bateko isilunea egin dute Lakuan, koronabirusaren ondorioz hildakoen omenez. Horretan parte hartu dute Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak, Iñaki Arriola Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuk, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak.
OHARRA: Osasun Sailak jakinarazi nahi du buletin asistentziala, ospitaleratzeen erregistroak jasotzen dituena, aurrerantzean astelehenetik barikura argitaratuko dela, “gaur egun koronabirusarekin lotutako ospitale presioa txikiagoa baita”. Edonola ere, gogorarazi dute COVID-19arekin kutsatuta dauden pazienteen ZIUko okupazioaren datua, aurreko eguneko datuaren aldean okupazioak izan duen aldaketari buruzko datua eta solairuko ospitaleratze berrien datua buletin epidemiologikoan ikus daitezkeela, egunero.