Jaurlaritzak eskaera asteon egin du, eta gaur [ekainak 5] baieztatu egin dute Salvador Illa Osasun ministroak eta Maria Jesus Montero gobernuko bozeramaileak. Astelehenetik aurrera, lehendakariak edukiko du hirugarren faseari buruzko erabakiak hartzeko eskumena; fasearen iraupena eta normaltasun berrira noiz pasatu ere berak erabakiko du.
Segurtasun neurri zorrotzak hartuta hasiko dira zabaltzen. Momentuz, astelehenean [ekainak 8] Aulestin, Markina-Xemeinen eta Mutrikun zabalduko dituzte. Erabiltzaileek ere desinkektatu egin beharko dituzte erabiltzen dituzten materialak, eta aldagelak ezingo dira erabili.
Hamabigarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute kutsatu berririk antzeman. Eskualde mailan, gaur gaurkoz, Munitibar da pandemia hasi zenetik kutsatu bakar bat bera ere erregistratu ez duten herria. Lurraldeka, atzo 5 kasu berri erregistratu zituzten, 3 Araban eta 2 Bizkaian. Lakuan gaur minutu bateko isilunea egin dute COVID-19aren ondorioz hildakoak omentzeko.
Dena dela, birziklatu ezin diren hondakinak %10-12 baino ez direla gaineratu dute. "Beraz, oraindik badaukagu zer hobetu". 2019ko apirileko datuak eta aurtengoak alderatu dituzte, eta hondakin organikoen birziklapena %14 hazi dela eta errefusarena jaitsi egin dela esan dute.