Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Karmenetako Zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira Markina-Xemeingo Unin

Bihar [ekainak 26], 16:45etik aurrera, jokatuko dira txapelketako lehen partidak. Uztailaren 24an izango dira finalak.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/06/25

Asteburu honetan hasiko da jokoan Markina-Xemeingo Karmenetako Zesta-Punta Txapelketa. Azken urteetan kinielak jokatu dituzte, baina COVID-19ak eragindako geldialdiaren ondoren, jaietarako denbora gutxi geratzen dela eta ohiko partiduak jokatzea erabaki du txapelketa antolatzen duen Markina-Xemeingo Zesta-punta Eskolak.

«Asteburu bi ditugu bakarrik jaiak orduko, asteburu hau eta hurrengoa: ekainak 26, 27 eta 28 eta uztailak 3, 4 eta 5», azaldu du Santi Olabe Markina-Xemeingo Zesta-punta Eskolako entrenatzaile eta Uni pilotalekuko kantxazainak. Hori dela eta, hiru kategoriatan banatu dituzte pilotariak, eta kategoria bakoitzean talde bi osatu dituzte. «A multzoan hiru bikote egongo ziren eta B multzoan beste hiru».

Multzo bakoitzeko pilotariek ligaxka bat jokatuko dute euren artean, kategoria guztietan, eta puntuak batzen joango dira.

Finala, uztailaren 24an izatea aurreikusi dute, eta denek parte hartuko dutela azaldu du Olabek: «Kiniela jokatuko da 24an, eta denek parte hartu ahalko dute. Partiduetan tanto gehien egin dituenak kinielako zenbaki hoberena eskuratuko du, hau da, 1a; puntu gehien lortu dituen bigarrenak 2a, hirugarrenak 3a eta laugarrenak 4a».

Partiduak. Asteburu honetako partiduak zehaztuta dituzte. Bihar [ekainak 26], 16:45etik aurrera txapelketako hiru partida jokatuko dira:

  • Txomin-Igotz/Mallagarai-Erkiaga II
  • Ansola-Peru/ Janis-Egia II 
  • Jokin-Elortegi /Ezpeleta-Oinatz

Zapatuan [ekainak 27] beste hiru norgehiagoka egongo dira, 11:30ean hasita:

  • Estebe-Peio/ Manex-Ander II
  • Burne-Julen/Unax-Kirmen
  • Txanton-Arai/Pagaldai-Elosegi

Domekan [ekainak 28], 11:00etan hasiko dira txapelketako partidak. Guztira, lau partida ikusteko aukera egongo da:

  • Mallagarai-Erkiaga II/Laia-Ur
  • Janis-Egia II/Lur-Guerrero
  • Ezpeleta-Oinatz/Erkiaga-Maddi
  • Urri-Gardoki/Pagaldai-Elosegi

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.