Liburuen maileguak telefonoz zein posta elektronikoz egiteko aukera eskaintzen du Berriatuko liburutegiak
Gaurtik [uztailak 1] aurrera, Berriatuko udal liburutegiak antolaketa berria daukala iragarri dute.
Berriatuko Udal Liburutegiak antolaketa berria dauka gaurtik aurrera [uztailak 1]. Hala, erabiltzaileentzako arau berriak sortu dituzte. Alde batetik, liburuak maileguan eskatu nahi izanez gero, liburuzainari esan eta harek emango duela esan dute. “Ezingo da libururik hartu liburuzainaren baimenik gabe”. Horrez gain, maileguak telefonoz eta posta elektronikoz egiteko aukera ere eskaintzen dute (94-613 92 63 edo liburutegia@berriatua.org).
Liburutegian ikasteko aukera egongo bada ere, ordutegitik kanpora giltza eskatu beharko dela esan dute. “Irteterakoan, erabilitako lekua desinfektatu egin beharko du erabiltzaileak”.
Erabiltzaileen artean 1,5 metroko segurtasun tartea mantendu beharko da, eta maskara derrigorrez erabili beharko dela gogorarazi dute, eta ordenagailuak ez daude erabilgarri.
Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.