Asier Illarramendik gutxienez lau hilabeteko errekuperazioa bete beharko du
Eskuineko aduktore luzeko muskuluan ebakuntza egin diote Londresen.
Asier Illarramendi mutrikuarrari ebakuntza egin zioten atzo eguerdian, eskuineko aduktore luzeko muskuluan. Realeko zerbitzu medikotik jakinarazi duenez, Ernest Schilders doktoreak muskuluaren “ainguraketa berreraiki dio pubiar jatorrian”, eta errekuperatzeko aurreikusitako epea 4 hilabetekoa izango dela zehaztu dute.
Realeko jokalariak ospitaleko gelatik bideoa zabaldu zuen sare sozialen bidez. Doktoreak ebakuntza “oso ondo” joan zela eta egindako lanagaz “gustura” zegoela esan ziola kontatu du mutrikuarrak. “Gogoa falta ez zaiola eta borrokan segituko” duela zehaztu zuen.