Udako hilabeteetarako lau langabetu kontratatu ditu Amorotoko Udalak
Auzo bideen garbiketa eta hobekuntza lanak egiteko lau herritar kontratatu ditu Amorotoko Udalak udako hilabeteotarako. Bi pertsona dagoeneko lanean ari dira, eta beste bi langabe uztailaren 15ean hasiko dira. Langileek hilabeterako kontratua daukate.
Ibon Gabiola Amorotoko alkatearen berbetan, uda partean bide bazterrak garbitzeko eta antzeko jardueretarako premoa edukitzen dute, eta zeregin horietarako urtero deialdia egiten dute. “Gehienbat herriko langabeei zuendutako deialdia izaten da eta garbiketa lan horiez gain, jaietan ere muntaketa lanak eta antzekoetan aritzen dira normalean. Udalak daukan makineria kontuan hartu dugunez, eta aurtengo egoera ikusita, lau horiek txanda bitan sartuko dira lanean”.
Alkateak zehaztu duenez, aurreko urteetan baino jende gehiagok izena eman dute lan deialdian: “Aurreko urteetan jende gutxiago apuntatu izan da, eta bizpahiru pertsona hartuta konpondu izan gara. Aurten jende asko apuntatu dela ikusita, aukera gehiago ematearren, bi txandatan lau pertsona kontratatzea erabaki genuen”.