Ugaitz Mugertza finalerdietarako sailkatu da Banakako Urrezko Aizkora Txapelketan
Mutrikuarra aurkaria baino azkarragoa izan zen hiru probetan. 45 hazbeteko enborra mozten 43 segundo behar izan zituen, eta zazpi segundo gehiago Saralegik
Martxoan Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finala lehiatu eta COVID-19ak eragindako etenaldiaren ondoren, 23. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan buru belarri ari dira. Atzo [uztailak 5], Larraulen aritu zen Ugaitz Mugertza mutrikuarra, eta emaitza bikainagaz kanporaketa gainditu eta finalaurrekorako txartela lortu zuen.
Mugertza II.ak irabazi zuen atzoko kanporaketa; Ruben Saralegiri nagusitu zitzaion final laurdenetako bigarren kanporaketan. Mutrikuarra aurkaria baino azkarragoa izan zen hiru probetan. 45 hazbeteko enborra mozten 43 segundo behar izan zituen, eta zazpi segundo gehiago Saralegik. 65 hazbeteko piezakoan 3 minutu eta 23 segundo markatu zuen Mugertzak, eta ia minutu bat gehiagotan amaitu zuen Saralegik (4:22). Azken proban, bi kanaerdiko eta 60 hatzbeteko lau pieza moztu behar izan zituzten; 21 minutu eta 58 segundotan burutu zuen jarduna mutrikuarrak, eta 27 minutu eta bi segundotan leitzarrak. Guztira, Mugertza IIk 26 minutu eta 4 segundotan egin zituen lanak, eta Saralegik 32 minutu eta 14 segundotan.
Final-laurdenetako hirugarren kanporaketa zapatu honetan [uztailak 11], lehiatuko dute Arabako Leza herrian, 12:00etatik aurrera.