Lekeitioko hautes mahaiak lekuz aldatuko dituzte
Sarrera eskolako patiotik izango da, eta bertan argi zehaztuko da bakoitzak non bozkatu behar duen.
Lekeitio BHI COVID-19aren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak direla-eta, Lekeitioko hautes-mahaiak Larrotegi auzoan dauden Eskola publikora eta Iturriotz institutura lekuz aldatuko dituzte aurten. Lekeitioko Udalak azaldu duenez, gune horretan espazio gehiago dagoenez, segurtasun protokoloa betetzea errazagoa da. “Sarrera eskolako patiotik izango da, eta bertan argi zehaztuko da bakoitzak non bozkatu behar duen”, argitu du udalak.
Bestalde, jakinarazi dutenez, herritarrek, hurrengo egunetan, jasoko dute etxean uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako bozketa mahaien inguruko informazioa biltzen duen esku-orria. “Egoera berri honen aurrean, segurtasunez bozkatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dira, lasaitasun osoz joan ahal izatea bermatuz”. Egun horretan maskara jarrita eraman beharko dela ere gogora ekarri dute.

Kokapen berriaren irudia. Argazkia: Lekeitioko Udala