Martxan dago Markina-Xemeingo ur jolas parkea
COVID-19aren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak direla-eta erabilera mugatua izango da.
Ur jolas parkea zabaldu du Markina-Xemeingo Udalak, momentu honetan jarraitu beharreko segurtasun neurriekin. 10:00etatik 20:00etara egongo dira ur txorroak martxan, eta COVID-19aren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak direla-eta erabilera mugatua izango da. Zehaztu dutenez, gehienez 38 pertsona egon ahalko dira hesiekin inguratutako eremuan.
1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea, higiene neurriak zaintzea eta arduraz jokatzea ere eskatzen diete erabiltzaileei.
Bestalde, puxikekin jolastea debekatuta dagoela jakinarazi du udalak.