Mikel Urdangarinek Lekeition eskainiko duen kontzerturako sarrerak, salgai bihartik aurrera
Kontzertua barikuan [uztailak 10] izango da, 20:00etan, Lekeitioko Abaroa parkean. Sarrerak kultur etxean erosi behar dira.
Mikel Urdangarinek kontzertua emango du barikuan [uztailak 10], 20:00etan, Lekeitioko Abaroa parkean. Sarrerak eguaztenean [uztailak 8] edo eguenean [uztailak 9] erosi behar dira, kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara. Zehaztu dutenez, herritar bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahalko ditu. Sarrerek 3 euro balio dituzte. Horrez gain, kontzertura doazenek maskara eroan beharko dute, eta ekitaldiak dirauen bitartean jantzita eduki beharko dute.