Soilik mutrikuarrek parte hartu ahalko dute Mutrikuko 40. Margo Lehiaketan
Lehiaketan izena emateko epea domekan zabalduko dute, eta lanak uztailaren 20tik 22ra bitartean aurkeztu beharko dira (bi datak barne), udaletxean. Lanak Mutrikuko herriaren adierazgarriak izan beharko dutela esan dute.
Beste behin ere, Mutrikuko Udalak Margo Lehiaketa egingo du. Urtero, Malen Jaien barruan egiten da ekintza hori. Aurten, jairik ospatuko ez bada ere, udalak margo lehiaketa egitea erabaki du. Hori bai, aurten, soilik mutrikuarrek parte hartu ahalko dute.
Aurtengoa 40. lehiaketa izango da, eta izena emateko epea domekan zabalduko dute. Lanak, hain zuzen ere, uztailaren 20an, 21ean edo 22an aurkeztu beharko dira, 11:30etik 13:30era, udaletxeko kultura sailean. “Lanak aurkeztearekin batera, eskaera orria aurkeztu beharko da”.
Gaia Mutriku izango dela zehaztu dute. “Lanak Mutrikuko herriaren adierazgarriak izan behar dira”.
Hiru kategoria bereiztu dituzte, adinaren eta teknikaren arabera:
- 18 urtetik gorakoak: oleoa, akuarela eta marrazkia.
- 12-18 urte bitartekoak: akuarela erta marrazkia.
- 12 urtetik beherakoak: marrazkia.
Lanak izengoiti batekin sinatu beharko direla esan dute. “Ezingo da datu personalik jarri”. Eta epaimahaia Arte Lagunak elkarteko kideek osatuko dutela esan dute. Sari banaketa ekitaldia, aldiz, uztailaren 25ean egingo da, 13:00etan, udaletxean.
Lanak jasotzeko. Lehenengo saridunaren lanaren jabetza udalarena izango da. Ostera antzean, lehiaketara aurkezten diren lanak jasotzeko azken eguna abuztuaren 2a izango da. “Arte Lagunak elkartearen lokalean jaso beharko dira. Epea pasatu eta gero, lanak antolakuntzaren esku geratuko dira”.
SARIAK:
- 18 urtetik gora:
- Oleoa: 300 euro
- Akuarela: 300 euro
- Marrazkia: 300 euro
- 12-18 urte bitartekoen sariak:
- Akuarela: 150 euro
- Marrazkia: 150 euro
- 12 urtetik behera:
- Marrazkia: 80 euroko balioa duen margotzeko material sorta