XX. mende hasierako bainuontzi bat aurkitu dute Lekeitioko Mendieta ontziola ondoan dagoen eraikinean
Irailean hasiko dituzte ontziola berreskuratzeko lanak.
Lekeitioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura saila, Eusko Jaurlaritzako kultura saila, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioa eta Espainiako Kultura Ondarearen Institutuarekin elkarlanean, Mendieta ontziola berreskuratzeko lanetan parte hartzen ari dira. Eta, joan den eguenean [uztailak 2] XX. mende hasierako marmolezko bainuontzi bat aurkitu zuten Mendieta ontziolaren ondoan dagoen eraikinean. “Etxe horri bainuetxe erabilera ematen zitzaionekoa”, azaldu dute.
Udalak jakitera eman duenez, orain dela hilabete batetik, arkeologoak lanean dabiltza gune horretan azterketa historiko eta arkeologikoak egiten. “Ikerketa horrek lau hilabeteko iraupena izango dute eta, ostean, ontziola berreskuratzeko lehenengo faseko lanak hasiko dira”. Irailean hasi nahi dute ontziolaren berreskuratze lanekin.