Lekeitioko Ikusgarri bete du Mikel Urdangarinek
Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoko leku guztiak bete zituen barikuan [uztailak 10] Mikel Urdangarinen kontzertuak. Eguraldia zela eta, Abaroa jauregiko lorategian egitea aurreikusita zegoen emanaldia Ikusgarrira lekualdatu zuten, baina, hala ere, publikoak ez zuen kontzertuaz gozatzeko aukerarik galdu. Berehala agortu ziren sarrerak.