Lekuak mugatuak izango dira. Indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz egingo dira ekimen guztiak. Hori bermatzeko, protokolo bat landu du Udalak.
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, eskura daude gaurtik aurrera [uztailak 13] Markina-Xemeingo Udalak herriko talde eta elkarteekin aste honetarako antolatutako ekintzen sarrerak. Udaletxe sarrerako Herritarren Kutxazainean jaso daitezke. Ekimenak doan izango dira, baina segurtasuna bermatze aldera lekuak mugatuta egongo dira, eta beraz, sarrerak aldez aurretik jaso behar dira. Izan ere, indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz egingo dira ekimen guztiak. Hori bermatzeko, protokolo bat landu du Udalak.
Kutxazainean dauden sarrerak ondorengo ekintzetarako dira:
-Uztailak 16 (20:00): Puro Relajoren kontzertua, Zelaian.
-Uztailak 18 (19:00): Bertso saioa, Uhagonen.
-Uztailak 19 (12:00): Herri Kirolak, Zelaian.
-Uztailak 19 (20:00): Meeting Point dantza ikuskizuna, Lea-Artibai Ikastetxeko kantxan.