Herriko umeentzako jolasak egingo dituzte Ispasterren Santiago Egunean
Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da udalaren webgunean.
Santiago eta Santa Ana jaien prestaketei azken ukituak ematen ari dira Ispasterko jai batzordeko kideak. Osasun krisiaren eraginez, ekitaldi gutxiago egingo dituzte, eta denak ere herrikoek herrikoentzat eginak izango dira: «Jaiei itxura emateko ekintzak izango dira, baina ahal den neurrian inor arriskuan ipini barik».
Uztailaren 25ean, Santiago Egunean, herriko umeentzako jolasak egingo dituzte arratsaldean, eta horietan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da. Horretarako, Ispasterko Udalaren webgunean dagoen agiria bete behar da. Mordu berean, udaletxera deituta ere izena emateko aukera dago: 94-684 29 99. Uztailaren 22a [eguaztena] da izena emateko azkenengo eguna.
Adinaren arabera bi talde egingo dituztla eta bi eremutan ariko direla jakinarazi dute: 8 urtera artekoak egongo dira talde batean, eta 8 urtetik gorakoak bestean. Esan dutenez, osasun eta segurtasun neurriak bermatuta egoteko, egungo egoeran egokienak diren jolasak egingo dituzte, eta materialekin kontu handiz ibiliko dira umeek ez partekatzeko.