Pandemia hasi zenetik, 112 positibo eta 7 hildako egon dira Lea-Artibain eta Mutrikun
Eskualde mailan, Munitibar eta Amoroto dira kutsaturik erregistratu ez duten herriak. Kutsatu gehien Lekeition erregistratu dituzte: 29.
COVID-19aren pandemia hasi zenetik gaur arte, Lea-Artibain eta Mutrikun 112 positibo kasu erregistratu dituzte. Birusaren ondorioz hildakoak, aldiz, 7 izan dira: hiruna Markina-Xemeinen eta Ondarroan, eta bat Lekeition. Eskualde mailan, Munitibar eta Amoroto dira kutsaturik erregistratu ez duten herriak.
Kutsatu gehien Lekeition erregistratu dituzte (29), atzetik datoz Ondarroa (27), Markina-Xemein (21) eta Mutriku (15). Gainerako herrietako datuak ondokoak dira: 7 Berriatuan, launa Etxebarrian eta Mendexan, 2 Aulestin eta bana Gizaburuagan, Ispasterren eta Ziortza-Bolibarren.