Bertan behera geratu dira herriko tabernen arteko topaketak
Ekimena zapatuan [uztailak 18] zen ospatzekoa, Mutrikun.
Ondarroako eta Mutrikuko herriko tabernen arteko topaketak zapatuan [uztailak 18] ziren egitekoak, Mutrikun. Baina COVID-19aren agerraldien aurrean, ekimena bertan behera geratu dela jakinarazi dute antolatzaileek sare sozialen bidez. Antolatzaileek esan dute hurrengo baterako utziko dutela ekimena. “Dagokigun arduragaitik, hurrengo baterako utzi beharko dugu”. Egun osoko egitaraua zeukaten prestatuta.