Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Beaskoetxea eta Lekerika nagusi, Uni pilotalekuan

Bi set-ak irabazita jantzi dute Markina-Xemeingo Master Series-aren txapela. Bigarren mailan, Antxon eta Zabala eskualdeko puntistak geratu dira txapeldun.

Aintzina Monasterio Maguregi
Markina-Xemein
2020/07/20

Denboraldi honetako Jai Alai World Tour zirkuituaren lehen txapelketa irabazi dute Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerika gernikarrek. Markina-Xemeingo Master Series-aren finala atzo arratsaldean lehiatu zuten Unin, eta Hormaetxearen eta Lopezen kontra nagusitasunez lortu zuten garaipena (15-8 eta 15-13).

Leke eta Beaskoetxea Markina

Argazkia: Jai Alai News.

Pilotaren Unibertsitatean 600 pertsona batu ziren ( baimenduta zegoen aforoa), giro ederrean ikuskizunaz gozatzeko gogoz, eta puntistek ez zieten hutsik egin. Alex Hormaetxea eta Imanol Lopez ziren faboritoak, baina Diego Beaskoetxeak eta Unai Lekerikak euren aukeretan sinistu, eta dena emanda, garaipena eskuratu zuten. Partidu bikaina jokatu zuten, eta erakustaldia emanda, merezitako garaipena lortu zuten. Erkiagaren eta Aldazabalen kontrako finalaurrekoan, lehen set-a galdu ostean, gogor lan egin zuten finalerako txartela lortzeko, eta atzo konfiantzaz kantxaratuta, tantuz tantu euren handitasuna erakutsi zuten. Beaskoetxeak Markina-Xemeinen irabazten duen laugarren Master Series-a da; 2018an Irastorzagaz, 2017an Etxebagaz eat 2016an Amigorenagaz jantzi zuen txapela. Gainera, Unin jokatutako azken zortzi partiduak irabazi ditu gernikarrak. Hormaetxea bermeotarrak bere ohiko jokoa egin zuen, tantu ederrekin, baina Lopez zumaiarra ez zen betiko mailan aritu eta ez zuen jokatzen gozatu.

Markina Xemein Master Series

Argazkia: Jai Alai News.

Gernikarrak kementsu hasi ziren, eta 4-0 aurrea hartu zuten. Apurka-apurka urdinak partiduan sartzen joan ziren, baina, gorriek pare bat puntuko abantailari eutsi zieten (4-2, 5-3, 6-4). Hormaetxea eta Lopez ondo ari ziren, tanto politak eginez, baina markagailua berdintzea ezinezkoa zitzailea zirudien. Nahi eta ezin. Beaskoetxeak eta Lekek ondo defendatu zuten errenta, eta elkar ondo ulertu eta hartu dutela agerian utzi zuten. 7-5etik aurrera zuloa ireki zuten.

Bigarren set-a Beaskoetxearen bi paretagaz hasi zen, baina Hormaetxea eta Lopez 1-4 aurreratu ziren markagailuan. Seinako berdinketara arte eutsi zuten urdinek, baina orduan gorriek markagailuari buelta eman eta amaierara arte aurretik mantendu ziren.

Bigarren mailakoa. Bestalde, bigarren mailako lehian, Berriatuko eskolako Antxon Alberdi etxebarritarrak eta Jon Zabala (Markina-Xemein) jantzi zuten txapela, Barandika (Gernika) eta Ibarluzea (Markina-Xemein) 30-21 mendean hartuta.

Etxebarriako aurrelariak zelako pilotaria den erakutsi du txapelketan, eta Zabala etxekoak ere txapelketa oso ona jokatu du, atzean seguru jokatuta.
 
Antxon eta Zabala

Argazkia: Jai Alai News.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.