Lekitto Bedarrekoek Usotegiko barazkien beste sorta bat eman diete Gurutze Gorrikoei
Momentuz, Gurutze Gorrikoei lau aldiz banatu dizkiete Usotegiko barazkiak, eta beste lau aldiz Dominika mojei. Esan dutenez, Gurutze Gorrikoek "oso pozik" hartzen dituzte Usotegiko produktuak.
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak Usotegin jasotako barazkiak beharra duten herritarrei banatzea erabaki zuten pandemia hasieran. Eta horretan jarraitzen dute. Joan den astean iragarri modura, hamaikagarren sorta Gurutze Gorrikoei eman diete; laugarrenez ematen diete Gurutze Gorrikoei Usotegin jasotako uzta.
Zehatz esateko, 30 letxuga, 10 kalabazin eta 20 pepino eman zizkieten barikuan [uztailak 17]. “Oso pozik hartzen dute janari freskoa, ze elikagai bankutik ez dute horrelakorik jasotzen”, esan dute Lekitto Bedarreko kideek. Gurutze Gorrikoei hurrengo emango dieten sorta abuztuaren erdian emango dietela esan dute. “Gure aldeti jasoko duten bosgarren sorta izango da”.