Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eusko Label Liga eta Euskotren Bandera Lekeitioko uretara helduko dira

Domeka goizean [uztailak 26] lehiatuko dira estropadak. Estropada eremura ez hurbiltzeko deia egiten diete herritarrei zein beste klubetako afizioei.

Lekeitioko estropadaren aurkezpena. Argazkia: Isuntza
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/07/22

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako 8. jardunaldia lehiatuko dira domekan [uztailek 26] Lekeitioko uretan, 35. El Correo ikurriña-Kutxabank Sari nagusie-Lekeitioko Udala eta IX.Euskotren bandera. Gaur [uztailak 22] egin dute aurkezpena Lekeition, udalak eta Isuntza Arraun Elkartekoek, eta Lekeitioko estropada eremura ez hurbiltzeko deia egiten diete herritarrei zein beste klubetako afizioei. “COVID-19 dela eta TKE-Eusko Label ligak eskatuta, ez da ikuslerik izango, eta eremua itxita egongo da”.

Udalerriarentzat kirol jardunaldi garrantzitsua izaten bada ere, aurten ezinezkoa izango da zaleak bertaratzea, azaldu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak. «Egoera honetan guztia hau aurrera eramatea ez da erraza, baina ahal dugun ondoen egiten ahaleginduko gara. Enbarkazioak plazan egongo dira, eta San Juan ere itxita egongo da», azaldu du Santi Zumaran Isuntza elkarteko lehendakariak.

Estropadak goizean lehiatuko dira. Euskotreneko lehiak irekiko du jardunaldia. Hain zuzen ere, 11:40an jarri diete klubei arraunean hasteko ordua. Txanda bakarrean arraun egingo dute Orio Arraunketa Elkarteko, Donostiarra, Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribiko traineruek. Ontziek lau kale izango dituzte bi luze eta ziaboga bakarra egiteko.

Emakumezkoen estropada amaitu ondoren, Eusko Label Ligako ontzien txanda izango da. 12:00etan hasiko da ikuskizuna. Domekako jardunaldia izanik, txandak zapatuan jokatuko den Bilboko XI. Banderaren azken sailkapenean oinarrituta egongo direla azaldu dute antolatzaileek. Gizonezkoen txapelketako eskifaiek hiru itsas milia (5.556 metro) osatu beharko dituzte lau luzegaz eta hiru ziabogagaz.

Banderak uretan emango dituztela jakitera eman dute antolatzaileek. Horrez gain, lehiaketako eremu guztietan maskara erabiltzea nahitaezkoa dela gogora ekarri dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.