Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Jesus Belaustegi 'Barti'-ren eskutik Raku teknikaren xarma ezagutzen

Jesus Belaustegi ‘Barti’-k hamar bat urte daramatza Raku teknikagaz zeramikak egiten. ‘Xumetasunaren xarma’ erakusketa jarriko du abuztuaren 1ean eta 2an, Bartieta baserrian.

Munitibar Raku Barti
Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2020/07/22

Txikitasunaren xarmak daukan garrantzia. Egunerokotasuneko xehetasunen oparotasuna. Jesus Belaustegi Barti-k Xumetasunaren xarma erakusketa jarriko du Munitibarko Bartieta baserrian abuztuaren 1ean eta 2an. 11:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da, eta horrez gain, bi egunetan Raku teknika erakusteko saioak egingo ditu 12:00etatik aurrera.

Baserriaren aurrekaldean daukan zelaian jarriko du erakusketa: “Batez ere Raku egiteko leku oso egokia da. Aireztatzea beharrezkoa da; aire librean egin behar den ekintza bat da”.

zeramika RakuRaku teknika gero eta gehiago ezagutzen dela dio, baina, normalean zeramika eskoletan ez dela ematen. Japonian oinarria daukan teknika da; XV. mendetik dator. Bartiren esanetan, zeramika egiteko modu berezi eta bizkor bat da, berak eskatzen duen muntaketa ere berezia delako eta emaitza berehala ikusten delako: “Piezak labean 920 gradutan daudenean, gori-goritan tenaza luze batzuekin atera eta bidoi batean sartzen dira. Pieza bat sartzen den bakoitzean, zerrautsa edo hosto lehorra botatzen zaio eta itxi egiten da. Bidoi horretan konbustio bat dago; oxigeno gutxi dago, eta karbonazioa edo metalizazioa deituriko fenomenoa ematen da. Hor bost bat minutu eduki behar da, eta handik aterata, uretan edo zerrauts umela dagoen toki batean sartzen da, talka termikoa hain bortitza izan ez dadin. Raku edozein buztinekin egin daiteke, baina txamota eduki behar du, talka termikoa ondo jasateko”.

Buztin gorriz eta Raku teknikagaz egindako piezak jarriko ditu erakusgai baserrian. 25-30 bat pieza izango dira: “Buztin gorriz egindako batzuk pedarrak dira, lehenago ura garraiatzeko erabiltzen zituztenak, eta beste batzuk pitxerrak dira. Raku teknikagaz egindakoak, berriz, platerak eta ontzi borobil itxiak dira”.

Arte povera. Haren berbetan, Arte poverari begirada bat bota dio. 60ko hamarkadaren erdialdera Italian sortu zen mugimendua da: “Tendentzia bat izan zen, gai soil, xume edo apalekin artea egiteko, arte pobrea, material pobreekin… Nire lanetan horri keinu bat egin diot: botatzeko zeuden gauzak sartu dizkiete lanei, adibidez larru zatiak eta untzeak. Hondartzan edo ikuiluan aurkitutako materiala gehitu diet pieza askori. Gauza xumeak dira, baina bere ikutua ematen diotenak. Teilatuko habeak eurak ere badira, sutarako destinoa zeukaten eta”.

Hala, erakusketaren izenburuagaz eguneroko gauza soil edota xumeek euren xarma daukatela adierazi eta azpimarratu du Belaustegik: “Agian, gauza handien, gauza distiratsuen bila gabiltza, baina askotan, egunerokotasunean gure esku artean ditugun gauzetan dago sekretua eta xarma. Buztina bera gauza oso xumea da, beti esku artean daukagun zerbait, eta ez diogu ematen garrantziarik, ez dugu aintzakotzat hartzen”.

Munitibar

Hamar bat urte daramatza Raku teknika lantzen, eta pasioz bizi du bere zaletasuna. Urtean pare bat bider egiten ditu Raku saioak Munitibarko baserrian, “Gabon partean eta udan normalean”. Aspalditik zeukan zelaian erakusketa egiteko gogoa: “Halako erakusketa jartzen dudan lehenengo aldia izango da. Etartean egin nuen behin, baina oso txikia izan zen eta ez zen egon Raku saiorik”.

Zeramikak liluratuta dauka, eta lantzeak daukan magia edo misterio puntua nabarmendu du. Izan ere, labetik aterako den emaitza ezin daiteke aurreikusi: “Zuk ematen badiozu era bateko esmaltea edo beste era batekoa antzematen duzu zerbait. Baina askotan ezin duzu aurretik jakin zelan geratuko den, emaitza ezin duzu aurreikusi. Raku egiterakoan, esmaltea dagoen tokian esmaltea ateratzen da, koloreak, baina esmalterik ez dagoen tokian beltza ateratzen da, karbonazioa ematen da. Atzealdean ere ez diodanez ezer ematen, atzeko partea dena da beltza. Bidoi horren barruan ematen diren erreakzioak ez daude zure esku. Faktore askok jokatzen dute: pieza ateratzen zenbat denbora egiten duzun, alboan zelako piezak dituzun…”.

Eibarko zeramika eskola. 80ko hamarkadan hasi zen zeramika ikasten. “Irakaskuntzan, ikastolan egin dut lan, eta 1983-1984an zeramika eskola zabaldu zuten Eibarren, eta izena eman nuen gaueko eskoletan. Raku teknika beranduago ezagutu nuen. Zarautzen ikusi nuen, hango zeramika eskolak antolatutako saio batean”. Eta handik hartu zituen erreferentziak baserrian daukan labea egiteko. Gero, Eibarko eskolan ere egin izan du Raku zeramika, eta esate baterako, maiatzean artisau azoka egiten dute bertan, eta horretan parte hartu izan dute Bastegietak eta eskolako kideek, Raku erakustaldiak egiten.

2017an Bergaran jarri zuen Xumetasunaren xarma erakusketa. Baina, bere lanekin Gipuzkoako hainbat herritan ere egon da. Eibarren, Ermuan eta Deban ere erakutsi ditu bere lanak.

Munitibarren ere ezagutara eman ditu bere sormen lanak. Hain zuzen, San Pedro jaietan Munitibarren eduki ohi du hitzordua: “Aurten ez dugu egin, baina aurreko lau urteetan jaietan egon gara, beste bi artista eta ni; bakoitzak bere lanak ipintzen ditugu liburutegian”.

Oraingoan, bere jaiotetxean erakutsiko ditu bere sormen lanak eta sortze prozesua bera. Hortaz, bere zaletasunaren xarma bertatik bertara ikusteko, abuztuaren 1ean eta 2an Bartieta baserrira hurbiltzeko gonbidapena luzatu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.