Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Zaldibarko zabortegiaren jabeak atxilotu dituzte

Jose Ignacio Barinaga jabea, Arrate Bilbao kudeatzailea eta Juan Etxebarria ingeniaria hartu dituzte preso, ingurumen delitua ikertzen ari den epailearen aginduz. Eguenean deklaratuko dute epaitegian.

Zapatuan Markina-Xemeinen egindako elkarretaratzea.
Mikel P. Ansa-Imanol Magro Eizmendi/BERRIA
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/07/22

Zaldibarko zabortegiari buruz zabalik dauden bi ikerketetako baten barruan Verter Recycling 2002 SM enpresako buruak atxilotu dituzte: Jose Ignacio Barinaga Egia, enpresaren sortzailea, Arrate Bilbao Barinaga, zabortegiaren kudeatzailea, eta Juan Etxebarria, azpiegituraren ingeniaria. BERRIAk jakin ahal izan duenez, ingurumen deliturik gertatu ote den ikertzen ari den epaileak agindu ditu atxiloketak. Martitzen goizean eman zituen aginduak, eta ertzainek Eibarko (Gipuzkoa) komisariara eraman dituzte atxilotuak. Eguenean deklaratuko dute epailearen aurrean, eta hark ondoren erabakiko du atxilotuekin zer egin.

Otsailaren 6an kraskatu zen zabortegia, eta hurrengo astean hasi ziren lanean Durangoko epaitegiak. Balizko bi delitu ari dira ikertzen, eta kasu bakoitza epaile batek darama: langileen eta pertsonen kontrako deliturik ba ote den ikertzen ari da Durangoko Instrukzioko 1. Aretoa, eta ingurumenaren kontrako deliturik ba ote den ikertzen ari da Durangoko Instrukzioko 2. Aretoa.

Kasua bi partetan eta bi aretotan zatitzeak ekarri ditu bikoizketa batzuk, esate baterako, lekuko batzuek bi aldiz deklaratu behar izatea; epaile bakoitzaren aurrean aparte, alegia. Ingurumen delituari buruzko instrukzioa motelago joan da, eta bizkorrago langileen aurkako delituari buruzkoa. Enpresako jabeak joan dira azken hori ikertzen duen epailearen aurrean deklaratzera. Beste epaileak agindu ditu atxiloketak, orain.

Nolanahi ere, ezustekoa izan da. BERRIAk jakin ahal izan duenez, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak bisita bat egin behar zuten atzo [uztailak 21] goizean Zaldibarren, baina bertan behera utzi zuten atxiloketen berri izan zutenean.

Iñaki Arriolak ezaguna du atxilotuetako bat, Jose Ignacio Barinaga, Eibarko alkate zen garaietatik, nahiz eta azaldu izan duen ez dutela harreman esturik. PSE-EEko beste kide batzuk ere gertukoak ditu Barinagak; enpresa batzuetan —Zaldibarko zabortegian bertan— bazkide izan zuen Arriolaren alkate garaiko idazkaria, Javier Sanchez Martinez; Ernesto Martinez de Cabredorekin —orain Uraren Agentziako buru denarekin— ere interes partekatuak izan ditu Barinagak enpresa batzuetan.

Erantzukizun politikoak. Ontzat jo du atxiloketen albistea Zaldibar Argitu plataformak, haien ustean «berandu» iritsi den arren. Nabarmendu dute Zaldibarko zabortegiaren auzian erantzukizun pribatuak eta publikoak daudela, «txanpon beraren bi aldeak» direla. Erantzukizun politikoan ere pausoak emateko eskatu dute, «higiene demokratikoagatik». Hain zuzen, esan dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ez zituela bere eginbeharrak bete auzian, eta horregatik eskatu dute Arriola jarduneko sailburuak ez dezala parte hartu Eusko Jaurlaritza berria eratzeko negoziazioetan.

Gainera, eskatu dute bertan behera uzteko Eusko Jaurlaritzak 2000. urtean ezarritako lege bat. Lege horren bidez, zabortegi pribatuei pasatzen zaie «langileen segurtasunaren ardura», plataformaren arabera. «Erakunde publikoek babestu eta bermatu behar dute une oro langileen eta herritarren bizitzen segurtasuna», adierazi dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.