Aritz Urkiagak irabazi du trinketeko beteranoen txapelketako otzara
Orain arte finalaren egunean ateratzen zuten zenbakia, baina COVID-19 dela-eta, trinketeko tabernako zerbitzariaren laguntzagaz egin dute zozketa.
Lekeitioko Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketaren zozketak badauka sariduna. Zozketako txartelak txapelketan parte hartzen duen pilotariek eta Trinkete Tabernakoak saldu dituzte, eta Eibarko Aritz Urkiagak eraman du aurten otzara.
Urtero, txapelketa ordaindu ahal izateko txapelketaren laguntzaileek emandako opariekin otzara bat osatzen dute, eta finalaren egunean atera ohi izan da zenbakia. Aurten, baina, COVID-19 dela eta, ahal den neurrian arriskuak ekiditeko, Lekeitioko trinketeko tabernako zerbitzariagaz egin dute zozketa, eta zenbaki irabazlea 0590 izan da. Seme-alabekin lagunduta jaso zuen Urkiagak otzara.