Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekeitioko Udalak kultur eta kirol eskaintza anitza prestatu du udarako

Irailera bitartean antzerkiak, ikuskizunak, azokak, kontzertuak, umeentzako ekintzak edota arkeologiaz lotutakoak egongo dira besteak beste.

Ikusgarrin egon zen Mikel Urdangarinen kontzertua. Argazkia: Lekeitioko Udala
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/07/23

Kultur ekintzak, kirol jarduerak eta beste alor batzuetako ekimenak antolatuko ditu udan Lekeitioko Udalak. Ekainaren amaieran eman zioten hasiera uda kulturalari San Pedroak formatu berezian antolatuz, eta irailera bitartean gustu eta adin ezberdinetako jendeari bideratutako hainbat ekintza egongo direla aurreratu dute. Ekintza horietarako 100.000 euro bideratuko ditu udalak. Antzerkiak, ikuskizunak, azokak, kontzertuak, umeentzako ekintzak edota arkeologiaz lotutakoak egongo dira besteak beste.

Aurreratu dutenez, Irailean ospatzen dituzten San Antolin jaiak betiko formatuan egin ezingo badira ere, segurtasun neurriak bermatzen dituzten formatu txikiko ekintzak egitea aurreikusten da, besteak beste, kontzertua, bertso saioa eta ikuskizunak. “Ekintza horietan lanean gabiltza eta aurrerago emango dira ezagutzera”, argitu dute.

Udalak antolatutako ekimenez gain, Lekeitioko elkarteen proposamenak ere jaso direla jakitera eman du udalak. “Horiek ere ekintzak aurrera eramateko aukera izango dute, beti ere segurtasun protokoloa betetzea posible bada”.

Bestalde, urtero modura, arte erakusketa antolatu du Lekeitioko Udalak, eta sei artisten lanak ikusgai egongo dira Eskolape aretoan. Aste honetan abiarazi dute Udako Arte Erakusketaren egitaraua Alberto Egiluz artistaren lanekin. Datorren astean, berriz, Lara Kaminskyren Numen izeneko argazki erakusketa egongo da ikusgai, eta ondoren etorriko dira Ibai Silicatoren ilustrazioen erakusketa (abuztuaren 3tik 9ra), M.A. Hernandezen argazki erakusketa (abuztuaren 10etik 16ra) eta Miquel CazaƱaren (abuztuaren 17tik 23ra) eta Juan Isasiren (abuztuaren 24tik 30era) akuarela lanei buruzko erakusketak.

EGITARAUA

Uztaila:

  • 24: Nabil taldearen kontzertua 20:00etan Abaroa jauregiko lorategian. Kontzertua doanekoa da, baina sarrerak jaso behar dira aldez aurretik: gaur, kultur etxean 10:00etatik 13:00etara, eta bihar Abaroan, 19:00etatik aurrera.
  • 26: -Eusko Label eta Euskotren Ligetako estropadak.
    -Lekitto Musika Bandaren Bailableak.
  • 30: Hortzmuga antzerki taldearen Jule.
  • 31: -Euskadiko Traineru txapelketa.
    -Lekitto Musika Bandaren Bailableak.

Abuztua:

  • 2: Lekitto Musika Bandaren Bailableak.
  • 7: Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Andra Mariaren Zeruratzearen Basilikan.
  • 8: Nekazaritza azoka.
  • 9: -Spinning maratoia, Tingladuan, 10:00etatik 13:00etara.
    -Kittoren azoka.
    -Lekitto Musika Bandaren Bailableak.
  • 14: Film emanaldia Abaroa parkeko lorategian.
  • 15: Lekeitioko III. Xake Txapelketa.
  • 18-19-20: Atabaka elkartearen indusketa lanak Garraitz irlan.
  • 20: Imanol ItuiƱoren magia ikuskizuna.
  • 21-22: Lekitto Musika Bandaren Gau Magikoa.
  • 30: Lekitto Musika Bandaren Bailableak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.