11 positibo berri antzeman dituzte Lea-Artibain
Azken 24 orduetan ere positibo berriak erregistratu dituzte eskualdean. Ondarroan 5 kasu berri antzeman dituzte.
Atzo [irailak 2] egindako PCR probetan ere positibo berriak antzeman dituzte Lea-Artibain. Guztira 11 kasu berri erregistratu dituzte. Hirugarren egunez jarraian, Ondarroan erregistratu dute positibo berri gehienak. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Aulesti: 1
- Lekeitio: 3
- Markina-Xemein: 2
- Ondarroa: 5
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 1] 9.145 PCR proba egin ziren, eta horietatik 605 positiboak (%6,61) izan zirela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak: 53 Araban, 360 Bizkaian eta 165 Gipuzkoan; beste 27 positibo ere erregistratu zituzten, baina horiek EAEn ez direla bizi esan dute. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 259 (herenegun baino 9 gehiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 47 daude ZIUn (herenegun baino 8 gehiago). Zehatz esateko, atzo [irailak 2] 56 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,94an kokatu da.