Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Jose Mari Elordi 'Elorrixa', 80 urte eta mendi tontorretan

80 urtegaz lau tontorren erronka osatu du Jose Mari Elordi Agirrebeitia ‘Elorrixa’-k. Markina-Xemeingo Goiko Portaleko iturritik irten eta Urregarai, Oiz, Urko eta Kalamua mendiak igo ditu.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/09/03

Horrela nahi zuen, eta horrela egin du. 80 urtegaz (abuztuaren 5ean beteta) lau tontorren mendi buelta osatu du Jose Mari Elordi Agirrebeitia Elorrixa-k. Orain dela hiru urte erabaki zuen bere azken mendi buelta handia 80 urtegaz egitea, eta hala izan da. Markina-Xemein, Urregarai, Oiz, Urko, Kalamua eta Markina-Xemein arteko ibilbidea egin zuen joan den astean, abuztuaren 27an, hain zuzen ere.

Beroa egin zuen egun hartan, baina ondo ibili zela azaldu du Elorrixak. Goiko Portaleko iturritik 07:00etan irten zen, eta 16:10ak aldera bertan zegoen bueltan. Guztira, ibilbidea osatzeko, 9 ordu eta 10 minutu behar izan zituen. «Buzoi denetatik pasatu nintzen», dio. Hala, Urregaraira 08:05ean ailegatu zen, Oizera 10:42an, Urkon zegoen 13:40an, eta Kalamuako tontorrera 14:43an ailegatu zen. «Santa Eufemitik Gontzugaraira joan nintzen hobetoen. Aldapetan nekatu egin nintzen, baina ondo ibili nintzen».

Urregaraira eta Oizera bakarrik joan zen, baina, gero, lagunduta ere egin zituen tarte batzuk: Trabakutik Urkoraino bere seme Iñigo Elordi izan zuen bidelagun, Urkon bere seme Juanjo Elordi eta Intza iloba zain izan zituen animoak emateko, eta Urkotik Markina-Xemeinerainoko azken tartea Juanjo ondoan zuela egin zuen. Amaieran ere harrera beroa egin zioten Elorrixari bere emazte Maribi Bilbaok, Iñigo semeak, Intza ilobak eta Sumiña eta Karia lagunek.

Era askotako probak. Mendizale amorratua dela aitortzen du Elorrixak. «Nahiz eta izerditan ibili, gustura ibiltzen naiz mendian». Medikuak gomendatuta hasi zen ibiltzen, eta ez da geratu. Mendian ibiltzeak mesede itzela egiten diola dio, eta, beraz, COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduan txarto pasatu du. «Otsailetik ari nintzen irteera hau prestatzen, eta irten barik egon behar». Martxa galduta, lehenengo irteera gogorra egin zitzaiola aitortu du, baina berehala jarri zen sasoian berriro.

Euskal Herriko mendi guztiak igo ditu, eta era askotako probak osatu. «Karpeta oso bat beteta daukat egindako martxekin». Horietako bat Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko martxa 8 ordu baino gutxiagotan osatu zuen (7 ordu eta 50 minutu), eta Gorbeiara ostera, Markina-Xemeindik joan eta etorri, 15 ordu eta laurdenetan osatuta dago. Aralarko San Migel eta Markina-Xemeingo San Migel arteko tartea 13 ordu eta laurdenetan egin zuen, eta 24 orduko proba asko ere egin ditu, Gernikakoa, esate baterako. Sei urtez jarraian Hiru Haundiak ere egin zituen, Tolosakoak, Azkoitiko Zazpi Kurutze, Bizkaiari buelta… Elorrixa ibiltariari ez zaizkio falta istorio eta pasadizoak. Donostiako hondartzatik etxera mendiz mendi «bazkalordurako» itzuli zenekoa, esate baterako.

Ibiltzeko gogoa ez zaio amaitu oraindik, baina hemendik aurrera lasaiago jarraituko duela gaineratu du. «Tontor txikiagoetara joango naiz, esate baterako, Santa Eufemira».

KALAMUA 2
KALAMUA 2
KALAMUA
KALAMUA
Markina_helduera_Sumiña_Karia_Elorrixa_Intza_Maribi_Iñigo
Markina_helduera_Sumiña_Karia_Elorrixa_Intza_Maribi_Iñigo
Markinara sartzen
Markinara sartzen
Markinen_Elorrixa_lorakin_Intza_ilobiaz eta Maribi emaztiaz
Markinen_Elorrixa_lorakin_Intza_ilobiaz eta Maribi emaztiaz
OIZ
OIZ
URKO_Iñigo_Intza_Elorrixa_Juanjo
URKO_Iñigo_Intza_Elorrixa_Juanjo
URKO
URKO
URREGARAI 2
URREGARAI 2
URREGARAI
URREGARAI

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.