Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeitioko hainbat taberna eta jatetxe itxita egongo dira Antzar Egunean

Lekeitioko Udalak azaldu duenez, aste osoan neurriak hartu dira herritarren osasun ona bermatzeko, eta momentura arte araudia errespetatzen ari da.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/09/03

COVID-19aren kutsadura saihesteko helburuagaz ixtea erabaki dute Lekeitioko hainbat taberna eta jatetxek. Irailaren 1ean ere hala egin zuten batzuek, eta Antzar egunean ere erabaki bera hartu dute beste hainbatek.

Egunotan, txoko gastronomiko ugari ere itxita egon direla jakitera eman du Lekeitioko Udalak, “segurtasunez jarduteko helburuarekin eta arriskuak suposatu ditzaketen bazkariak saihestuz”. Lekeitioko Udalak eskerrak eman dizkie guztiei “une honetako egoeraren aurrean hartutako konpromisoagatik eta COVID-19aren hedapena eragin dezaketen egoerak ekiditeagatik”.

Bestalde, Antzar komisioak ere deia egin die azken urteetan Antzar jaian parte hartu duten potinetako taldeei, potinak ez uretaratzeko eta erantzukizuneko jarrera izatea eskatuz.

Udalak azaldu duenez, aste osoan neurriak hartu dira herritarren osasun ona bermatzeko, eta momentura arte araudia errespetatzen ari da. “Zapatuan Antzar eguna izango dugu eta, aurten ez bada ospatuko ere, neurri bereziak hartuko dira jende pilaketak saihesteko”, gogoratu dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko garraio sailak – Bizkaibus, Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura saila – Portuetako zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak, Lekeitioko Udalarekin batera, segurtasun dispositibo berezia antolatu dute barikurako [irailak 4] eta zapaturako [irailak 5].

Barikuan, ibilgailuen sarrera murriztuko dute arratsalde-gau partean. Udalerrian erroldatutako pertsonak, udalerriko enpresetako langileak edo turismo establezimenduetan erreserbak dituzten pertsonak bakarrik sartu ahalko dira ibilgailuetan. Egun horretan, baina, autobus zerbitzu normala egongo da.

Zapatuan, berriz, sarrerak itxita egongo dira egun osoan, eta debekatuta egongo da udalerrira sartzea. Portua ere itxi egingo dute, eta herri barruko zirkulazioa ere arautuko dute kale batzuk zarratuz. Gainera, ez da egongo garraio publikoko zerbitzurik; lineak ez dira Lekeitiotik irtengo ez lekeitiora helduko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.