Xenki eta Murgi gogoan izan dituzte Lekeition
Hainbat lagun elkartu ziren Dendari kalean dagoen plakaren inguruan gazte biak oroitzeko.
Sanantolinik ospatuko ez badute ere, euskal presoak gogoan edukiko dituzte, egunotan ere, Lekeition. Atzo [irailak 2], hasteko, 1972ko irailaren 2an, Guardia Zibilak Dendari kalean hil zituen Jose Benito Mujika Xenki eta Mikel Martinez Murgia Murgi gogoan eduki zituzten omenaldi bat eginez.
Hainbat lagun elkartu ziren Dendari kalean dagoen plakaren inguruan gazte biak oroitzeko. Lore eskaintza, dantza eta musikaz girotutako ekitaldia izan zen.
Ekitaldi horrez gain, barikuan [irailak 4] enkartelada eta manifestazioa egongo dira Lekeition Pototo eta Liher maitxe zaitxuegu! lelopean. 19:30ean hasiko da enkartelada eta ohi baino 15 minutu aurretik amaituko dute, 19:45ean, manifestazioari hasiera emateko. Eskolapetik hasita herria zeharkatuko du manifestazioak.