Bertan behera geratu da Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa
2020ko irailaren 26an zeukaten jarrita hitzordua Ondarru-Lekitto kostaldeko probarako, baina proba bertan behera uztea erabaki du Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeak. Momentu honetako osasun egoera dela-eta erabaki gogor hori hartzera behartuta egon direla azaldu dute kirol jaiaren antolatzaileek. “Hainbat bilera izan ondoren, erabaki arduratsu eta zentzudun hau hartu dugu”.
Hala ere, hurrengo urteko lasterketa prestatzeko lanean ari direla jakitera eman dute, “kirol jai berezi bat antolatu eta lasterketa finkatu eta erreferente bilakatu dadin”.