Ainhoa Elordi lekeitiarragaz solasaldia egingo dute Munitibarko Irakurle Txokoan
'Bizirik nagoelako' poema liburuari buruzko solasaldia egingo dute idazleagaz bariku arratsaldean [irailak 25]. Argitalpena Munitibarko Liburutegian eskuratu ahal da.
2020ko bigarren Irakurketa Txokoa antolatu du Munitibarko Euskera Batzordeak. Oraingo honetan Ainhoa Elordi lekeitiarraren Bizirik nagoelako liburua irakurriko dute.
Liburuari buruzko solasaldia egingo dute idazleagaz bariku honetan [irailak 25], 19:00etatik aurrera, Munitibarko udal areto nagusian. Jakitera eman dutenez, gehienezko aforoa hamar pertsonakoa izango da (idazlea barne), eta maskara erabiltzea derrigorra izango da.
Bigarren argitalpena. Liburua Munitibarko Liburutegian eskatu ahal da. Duela bi urte Bizipenen olerki bilduma argitaratu zuen olerkigile lekeitiarrak, eta aurten argitaratu du aipatu bigarren olerki bilduma.