Munitibarko euskara ikastaroetarako izena emateko epea amaitzear dago
Irailaren 27an amaitzen da izena emateko epea. Udalerrian erroldatutakoei %100eko laguntza emango die udalak.
Aurten ere AEKren eskutik eta Munitibarko Udalaren eta Euskara Batzordearen laguntzarekin euskara ikastaroak eskaini dituzte udalerrian. Munitibarren erroldatutakoei %100eko laguntza emango die udalak, eta gainontzekoek talde modulazioaren araberako prezioa ordainduko dute.
A2 eta B2 perfilak eta EGA lortzeko prestaketak eskaitzen dituzte, eta baita autoikaskuntza ere. A2ko eta B2ko ikastaroak sortzeko gutxienez sei pertsonak izena eman behar dute, eta EGAkorako gutxienez sei-zazpi ikasle egon beharko dira. Autoikaskuntza taldeetako ordutegiarekin bat egiten ez dutenei edota aipatu ez den beste maila bat dutenei zuzendutako dago.
Munitibarko udalean (94-616 40 07) izena eman behar da, eta horretarako azken eguna irailaren 27a [domeka] da.
Matrikulazio epea amaituta ordutegiak eta egunak zehazteko batzarra egingo dutela jakinarazi dute. “Egunak eta ordutegiak zehazteko ikasle bakoitzak euskara txartelean jasotako bonoa inprimatuta eraman beharko du”.