Segurtasun neurri bereziekin egin dute Ispasterren lehen sektoreko azoka
Ardi eta behi gaztak, gozoak, ogiak, okelak, osagarriak, saskiak, ezti eta mermelada ekologikoak… Eskaintza zabala ipini zuten zapatuan, Ispasterren. Lehen sektoreko hamalau ekoizle egon ziren kanpoko frontoian, goizetik bazkalordura bitartean.
Hain zuzen, ezohiko azoka izan da aurtengoa. Urteroko hitzordu berezienetakoa da herritarrentzat, baina aurtengo pandemiak baldintzatuta, egoera berrira moldatuta egin dute. Segurtasun berme guztiak gorde zituzten. Sartu eta irtetzeko lekuak bereiztuta, sarreran jendeari tenperatuta hartuta, eta han eta hemen gel hidroalkoholikoak ipinita egin zuten zapatuko azoka.