Bertan behera geratu da Lea-Artibaiko Elikagaien eta Artisauen Eguna
COVID-19aren intzidentzia areagotu egin da azken egunetan Markina-Xemeinen. Bihar [urriak 9] jairik ez dagoela eta arduraz eta erantzukizunez jokatzeko deia egin die udalak herritarrei. 18 PCR positibo egon dira urriaren 1etik 7ra bitartean.
Markina-Xemeingo Udalak gaur [urriak 9] jakitera eman duenez, bertan behera geratu da bihar [urriak 10] egitekoa zen Lea-Artibaiko Elikagaien eta Artisauen Eguneko Azoka. Azken egunetan Markina-Xemeinen COVID-19aren intzidentzia areagotu izanak eraman ditu antolatzaileak erabakia hartzera. “Markina-Xemeingo Osasun Etxearen azken orduko eskaerak eta Ertzaintzaren gomendioek berretsi egin dute erabakia, guztion osasuna bermatu eta aurrera begira sor daitezkeen arazoak ekiditeko“, azaldu dute.