2030. urtean %70eko birziklapen tasa lortzea dute helburu, eta horretarako 22.050 tona gaika bildu beharko lirateke. Helburu hori lortzeko, 10 urtean 5.216 tona gehiago bildu beharko lirateke gaika. Bestalde, garbiketa zerbitzuak udalerri bakoitzaren beharretara egokitu nahi dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo hondartza denboraldiaren balorazioa egin du. Erabiltzaileen iritziz, Mendexako hondartza (Karraspio) lurraldeko hirugarren hondartza seguruena izan da. Ispasterko hondartzak, ostera, garbitasunean puntuaziorik altuena jaso du (8,65). Ume gehien hartu dituzten hondartzen artean dago Lekeitioko Isuntza.
COVID-19aren intzidentzia areagotu egin da azken egunetan Markina-Xemeinen. Bihar [urriak 9] jairik ez dagoela eta arduraz eta erantzukizunez jokatzeko deia egin die udalak herritarrei. 18 PCR positibo egon dira urriaren 1etik 7ra bitartean.
Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Markina-Xemein (5), Lekeitio (4), Aulesti (1), Berriatua (1) eta Ondarroa (1).