Hamabi positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken 24 orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasu berriak: Markina-Xemein (5), Lekeitio (4), Aulesti (1), Berriatua (1) eta Ondarroa (1).
Atzo [urriak 8] COVID-19agaz kutsatutako 12 kasu berri erregistratu zituzten Lea-Artibain. Ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Markina-Xemein (5), Lekeitio (4), Aulesti (1), Berriatua (1) eta Ondarroa (1). Nabarmentzekoa da Markina-Xemeingo kasua, biztanle kopurua kontuan hartuta, Bizkaian kutsatu gehien erregistratzen ari diren bi herrietako bat delako; Durango da beste herria. Hain zuzen, azken egunetako datuak kontuan hartuta erabaki dute bihar [urriak 10] Markina-Xemeinen egin behar zen Elikagai eta Artisauen Azoka bertan behera uztea. Azken egunetan, gainera, Lekeition ere antzeko joera antzematen ari dira.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [urriak 8] 9.502 PCR egin zituzten, eta horietatik 458 positibo antzeman ziren (%4,8). Araban 61 kasu erregistratu zituzten, 199 Bizkaian eta 191 Gipuzkoan. Beste 7 positibo berri EAEn bizi ez diren herritarren artean erregistratu zituzten.
Bestalde, atzo [urriak 8] 37 pertsona ospitaleratu zituzten autonomia erkidegoan, eta ZIUn daudenak 52 dira (herenegun baino 4 gehiago).