Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azken 24 ordutan 36 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Atzo [urriak 15] ondoko herrietan atzeman zituzten kasu berriak: Markina-Xemein (14), Berriatua (5), Mutriku (5), Ondarroa (4), Lekeitio (3), Etxebarria (2), Aulesti (1), Munitibar (1) eta Mendexa (1). Osasun arloko arduradunen esanetan, Markina-Xemeinen azken egunetan erregistratutako kasu positiboen gorakada transmisio komunitariotzat jo daiteke.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/10/16

Azken 24 orduetan egindako PCR probetan erregistratutako datuek berretsi egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuren egoerak okerrera egin duela. Guztira, atzo [urriak 15] 36 positibo berri erregistratu zituzten: Markina-Xemein (14), Berriatua (5), Mutriku (5), Ondarroa (4), Lekeitio (3), Etxebarria (2), Aulesti (1), Munitibar (1) eta Mendexa (1). Lea-Artibai eta Mutriku mailan, Markina-Xemein da inzidentzia maila altuena daukan herria. Azken herri horretan, eta atzora arteko datuetan oinarrituta, 27 positibo erregistratu dituzte asteon: 2 astelehenean [urriak 12], 7 martitzenean [urriak 13], 4 eguaztenean [urriak 14] eta 14 eguenean [urriak 15].

Osasun arloko arduradunen esanetan, Markina-Xemeinen azken egunetan erregistratutako kasu positiboen gorakada transmisio komunitariotzat jo daiteke. Hala ere, kasu gehienak familia konkretuetan atzeman direla diote, eta, momentuz, Osasun Sailetik ez dago neurri zehatzik hartzeko agindurik. “Dena den, momentu honetan inoiz baino gehiago, guztion ardura da erantzukizunez jokatzea eta birusaren transmisioa gelditzeko beharrezko neurriak hartzea: maskararen erabilera, elkarrekiko segurtasun distantzia eta eskuen garbiketa bermatu behar ditugu une oro”, adierazi dute Markina-Xemeingo udal ordezkariek.

Egoeragaz kezkatuta, Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea Mikel Odriozola Markina-Xemeingo osasun etxeko arduradunagaz batu da, eta azken horrek herritarrei esan nahi izna die harreman sozialak ahalik eta gehien murrizteko. “Transmisio katea ezaguna da kasuen %90ean”. Horrez gain, une honetan COVID-19aren ondorioz herritar bat dagoela ospitaleratuta esan dute, baina ez dagoela ZIUn. Dena dela, datozen bi asteetan positibo kopuru altua egon ahal dela ohartarazi dute. “Herritarren gehiengo handi bat (%95) neurriak ondo betetzen hari da”.

Lurraldeka. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [urriak 15] 11.263 PCR egin ziren, eta horietatik 828 positibo erregistratu zituzten (%7,4); azpimarragarria da egindako PCR probetan erregistratutako positiboen ehunekoak astebetean hiru puntu gora egin izana. Aurreko egunetan modura, atzo ere Gipuzkoan atzeman ziren kasu gehienak (370). Bizkaian 329 positibo erregistratu ziren, eta Araban 116. Horiei, EAEn bizi ez diren herritarren artean atzemandako 8 kasu berri gehitu behar zaie. Orokorrean, eta azken egunetako datuen irakurketa eginda, lurralde guztietan ari dira kasu berri gehiago erregistratzen, Gipuzkoan batez ere.

Hiru lurraldeetan ospitaleratuta daudenen kopuruak behera egin du; atzo 264 pertsona zeuden ospitaleratuta (herenegun baino 9 pertsona gutxiago). Eta horietatik guztietatik 50 zeuden atzo ZIUn (herenegun baino bat gutxiago).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.